Azkenean

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-04-27 03:22   Musikea oihane.JPG Bizitzan helburu bat izatea zer zan lehendik banekien be, beti izan zara horretarako adibide argiena. Ezagutu zindudazanean, lehen txapelketan euki zendun hobetzeko grina ez dot sekula ahaztuko. Arabako txapela gura zendun, egunen batean ume baten ama izatea gura zendun lez, hau da, bihotz betez, gogo biziz. Urte hartan Otamendik atara eban barriz. Orduik, zenbat aldiz jo ete deutsut adarra txapelketearen kontura, ene "Arabako pulidorra"? "Lasai, Oihane, bataz bestekoan zeu zara mediaƂ onena daukana!"neure ahotik entzunda zagoz. Orain Unairen ama zara, eta Arabako txapela buruan daukazu. Neure inguruan gauza asko entzun dot: bazala garaia arabar batek irabazteko, bazala garaia neska batek irabazteko, bazala garaia Oihanek irabazteko... horreek danak bost axola, txapela buruan eta ibili munduan. Noizko Araba eta Bizkaiko txapeldunak desafioan bertso-afari batean?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu