Eta mundua beti bardin

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-04-17 01:00 Lagun arabar batek aspaldi bialdutako mezu elektroniko bategaz topo egin dot gaur. Sarritan bialtzen deustaz, badakizue, niri eta beste hainbati bialtzeko moduko xelebrekeriak. Gehienak spam kategorian sartzen dira berez, baina Ekaitzenak beti irakurtzen dodaz: kalitatezko spamak izango dira. Horietako bat, euskaraz agertzen diran aldrebeskeriaz beteta etorri zan. Askotan pentsetan dogu idatzitakoa ez dala inora joango, eta komeni da jakitea, zakarretara zein birzikletan eroanda be, ondorioak latzak izan leitekezala. eskerrik.JPG (Zure jokabidea eskerrik da > Zure jokabidea eskertzen da) Egia da euskararen erabilpenean bakotxaren jokaereak positiboa izan behar dauela, batzuena besteena baino gehiago eskertu leitekeen arren. Halakoetan, bi korronte nabarmentzen dira: euskaraz besterik barik egiten dabenak dagoz alde batetik, Euskaltzaindiaren esanei kasurik egin barik. Beste alde batetik, ostera, EZAZ-eko kide izateko moduko pertsonak dagoz, euskerea droga bihurtu jakeenak. atsez.JPG (Atsedenik ez drogarik gabe / A tope sin drogas) Okerrena da zer edo zer egin beharra dagoala, lehenbailehen. Barre egiteko motiborik ez jaku falta, baina norbere buruari barre egin ezkero beti, azkenean estimua lekutan lotuko jaku. Gu gero eta zaharragoak gara, eta munduak beti bardin jarraitzen dau. zaharbide.JPG (Zaharbide > Zeharbidea)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu