Oporrak: Breizh
2007-04-11 16:05 Aste Santuko bost egunak Breizh-en pasau dodaz, hau da, Bretainian. Aspalditik izanda oporretan joateko beharra, auto bete lagun Europan gora abiatu gintzezan eguen santuan. Sekula ez naz izan Aste Santuan kanpora joan zale, baina plan ona emoten eban eta beharra handia zan. Lehen eguna Nantesen pasau gendun. Inguru horretako hiriak (bretoieraz kerben esaten jako hiriari; ker frantsesezko cher da, "maitea", eta ben, "sano", "oso") handiak dira zabaleran, baina ez altueran; Nantes be halakoa da. Bisitatutako lekuen artean, ezagunena LU gaileten fabrika izango da. Paradisua halako zeozer ei da. Hiri erdiko gaztelua eta beste zenbait leku oso bisitagarriak dira. Bigarren egunetik Vannes ondoko herritxo batean hartu genuen lotarako lekua: Theix dalako herrian (egia esan, ez dakit oso ondo zelan ahoskatzen dan!). Bikote zahar baten etxean hartu genduzan pare bat gela. Horri buruz, datutxo bat: zelan aldatzen dan azentua frantsesetik frantsesera! Gosaria prestatzen euskun andreak "tx" ahoskatzen eban "ch" esan behar ebanean, Quebecen lez. Frantses zaharragaz zerikusia izango dau horrek. Hurrengo egunetan gauza politak ikusi genduzan: Belle Île uhartea, Carnac-eko harrien lerroketak eta trikuharriak, Vannes-eko harresiak eta portua... Horren polita ez jaten egin, ostera, Broceliande-ko basoa: hori basori Merlinen basoa ei da, Arturo erregea, Morgana maitagarria, Lancelot eta horreek danak alkartzen dauzen basoa. Ni total mito eta magiazalea naz, baina zale ez ziranak be erabat harritu ziran hangoak ikusita: Merlinen hilobia: hesi batek inguratutako hiru harri. Harrion ganean, papertxoak, argazkiak, ohartxoak... eta kuleroak, tanpoiak eta ez-aipagarriak. Ohartxoek nondik norakoetan murgilduta, inoren lotsa emoteko modukoak: "Merlin maitea, latin penkau dot eta lagundu eistazu aprobetan." "Merlin, lagundu eiguzu gasolinak etxera ailegetako beste iraun daian." Dirudienez, magoa ez ei dau hilda, betirako lozorroan baino. Kontua da ez dakidala lar poztuko dan esnatzean. Gaztetasunaren iturburua be han egoan: ha jagon behar dauenak sarritan edango dau iturritik ziurrenik, iturburua baino ikasle-pisu baten harraska emoten dau eta. Handik edan behar bazan gaztetzeko, zaharrak akabatu gagizala. Bestela, ikusteko lekua da. Hori bai, hurrengo oporraldian. Orain, beharrera!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!