Zizurkilgo aitite alemanari

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-04-03 16:05   Musikea Kuba 003.jpg Horixe emoten zendun Kubara joan ginenean: aitite alemana.Mutil gazteagoak joan baginan be, zeuri hurbiltzen jatzuzan neska gehienak. Euskal Herrian be hala pasau izan jatzu: zenbat jente parajetu ete dozu bertsoen mundura? Neuk beti pentsau izan dot letretako mekanikaria zarala: horrenbeste urte Villabonan, Bartzelonan eta Sestaon egin ostean mekanikari lez, euskera eta euskeratzaileen arlora salto egin zendun, eta azkenik Bertsozale Elkarteko artzain izatera. Zeregin horretan baino ez zaitut ezagutu nik, baina horretan be lan egiteko balore handiak irakatsi zeunstazan. Bertso-udalekuak aparte, Ahozko Inprobisazioa Munduan jardunaldiak prestatzen ezagutu gendun alkar, duela lau urte. Eta ordutik aurrerako danetan, gauza bat egon da sekula ez dodana jakin elkartearen ezaugarri ala zeurea ete zan: ilusinoa. Norena jakin ez, baina badakit ilusino horri esker dala elkartea hain handi. Zeurea bada, ostera, askok bertsolariei egozten deutseen bertute bat: savoir-faire, savoir-direedo elokuentzia gaitasuna. Denboraren kudeaketa aparte, zer-nori-zelan esan oso ondo ikas leiteke zeure ahotik. Azken dohai bat aitatuko dot, gehiago badira be.Azken hori da azken aldian hain larrituta zaukazana: kolektiboen eta jentearen arteko mugimenduak iragan-geroan analizetako iragarle ahalmena. Batzuetan abstraktuegia emoten dozun arren, gauzak azagotik begiratzeko daukazun teleskopio hori inbidiagarria da. Makilajeak makilaje, esker ona adierazo barik ez neutsun alkartetik joaten itxi gura, aurrerantzean udan oporretan joan eta alkartea beste nonork pintauko dauelakoan. Eskerrik asko

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu