Euri truxalak eta euriborra

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-03-20 18:29 Negua ailegau dala emoten dau. Badakit udabarria dala, baina esaerak dinon lez: uda ez bada negu, udak be huts! Total deigarria egin jat beti herririk herri eguraldiari buruz berba ezbardinak erabiltzen dirala jakitea. Horren harira jakin neban zer diran euri truxalak; Eibarren euri handiei halan esaten jakee. Eguraldiak gogorarazo deust duela gitxi Amuriza eta biok BBK-ko euskera taldearen bazkarira joan ginala bertsotan, eta hantxe itaundu neutson ea ba ete ekian zer zan "euriborra". Ziurrenik jakingo eban zer zan, baina bere interesa ez zan izan erantzun zuzena emotea. Hantxe hasi zan esaten berak euri lanparra ezagutzen ebala, baina euriborra beste inongo euria izango zala; akaso, danak bustita be siketea eragiten dauena izango da. Ziurrenik jakingo eban zer zan, baina bere interesa ez zan izan erantzun zuzena emotea. Hantxe hasi zan esaten berak euri lanparra ezagutzen ebala, baina euriborra beste inongo euria izango zala; akaso, danak bustita be siketea eragiten dauena izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu