Bost kontu
2007-03-13 01:36 1.- Bideojokoak gustaten jataz. Ondino ohitura bihurtu ez badot be, itzulpen potolo bat amaitzen dodan bakotxean bideojoko bat erosten dot. Azkena Peter Pan eta jaka eskarlata itzuli eta gero erosi neban: Warcraft III. 2.- Behin baino ez naz maiteminduta sentidu, eta hori aspaldi izan zan. Ordutik hainbeste jateko gogoa kenduko deustan ahotsaren zain nago. 3.- 13 urte neukazanetik euskeraz akatsik egin barik berba egiteko mania euki dot. Duela gitxira arte ezin izan dot jasan euskaldun barriei jartzen jakun etiketea. Eta euskaldun barri sentiduten naz, euskerazko esakera jatorrak eta ez hain jatorrak liburutik ikasi dodazalako. 4.- Ez neuke esango munduko lagunik errazena nazenik. Gatxa da neure burua ulertzea. Traturako erraz-erraza emon arren, benetako Xabi ezagutzeko geruza asko pasau behar dira, eta gitxik dauka barrurainoko giltzea. 5.- Arte martzialak pila bat gustetan jataz, batez be judoa eta karatea. Biak egin izan dodaz: judoan garriko urdina lortu neban eta karatean laranja (azken horretan urte bete baino ez neban egin, Quebecen). Denpora euki orduko karatera bueltatea gustauko jatan. Ez dakit ondo bete dodan Estitxuk eta Onintzak jarritako beharra. Egia esan, neure burua zentsuratu behar izan dot, baina uste dot bigarren geruzako jakingarriak badirala behintzat.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!