Zentrau beharra
2007-02-06 18:09 Musikea Atzo eguerdian lagun batek esan eustan zentrau beharra daukadala, gauza larregitan nabilela eta hoba neukeela batera edo bira mugatzea. Mugatzea aditza neuk hautatu dot. Izan be, egia da inguruak emoten deustazan aukera danak aprobetxetan dodazala neure burua aberasteko, eta bat edo bigaz lotzea gitxi iruditzen jat, larregi mugatzea. Itzulpengintzak izugarri gogobetetzen nau, baina ez da sormena lantzeko diziplina onena. Bertsolaritzak neure grinak asetzen dauz, baina mundua ez da bakarrik bertsoa. Musikak aske izaten laguntzen deust, baina gustatzen jat lotzea be. Blogak ordenadorearen pantaila ispilu bihurtzen deust, baina denok daukagu ispiluari be erakusten ez deutsagun parteren bat. Egunero berdina ez badot bazkaltzen, zergatik bizi behar dot egunero berdin? Eta nekatzen nazen egunean, orduan neuk erabagiko dot zertan zentrauko nazen. Artean, egongo gara.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!