Hunkituta

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-01-25 16:53

Ikusten danez Euskal Herriak neure bihotza biguntzea hartu dau helburu.

Honezkero hainbat bider lortu dau patatatxoa belaki bihurtzea. Aurreko eguenean Getxoko Udalak zorion-emote ekitaldi polita antolatu eustan. Ez neban inondik inora espero hainbeste jente, ezagunak eta ezezagunak; ez neban espero neuri buruzko horrenbeste lora eder entzutea, beno, agian espero neban, baina espero ez nebana hain lora edarrak jasotzea izan zan. Hunkigarria egin jatan oso, burokraziaren etxea emoten dauenak bihotzez egin eustan Lurreko paradisua. Hori gitxi balitz, Gipuzkoako lagun batek prentsan topautako hiru artikulu bialdu deustaz, zein baino zein politagoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu