Urte barria ondo hasteko
2007-01-02 17:32Eta ez badozu sinesten superstizinoatan...
Atara egizuz maletak etxeko atarira: horrek bidaia asko ekarriko deutsuz. Kanpaikada bakotxean jezarri eta zutundu zaitez: horrek osasuna ekarriko deutsu. Sartu egizu txanponen bat zapatetan urte barria hasteko dagoala: horrek aberastasuna ekarriko deutsu. Barruko arropak aldrebes jantzi egizuz eta urte barriak arropa asko ekarriko deutsu. Barruko arropa gorriak erabili ezkero, maitasunak zure atea joko dau urte barrian. Barruko arropa horiak erabili ezkero, ez jatzu pozik ez zorionik faltako urte barrian. Mahats bakotxa jaten dozunean eskatu egizu gurari bat, eta urte barriak gurari danak beteko deutsuz. Dilista koilarakada bat jan egizu eta urte barrian ez jatzu jatekorik faltako. Emon bostekoa laguneri, laguntasuna indartu daiten urte barriagaz. Zeure maiteari mosu emon azken kanpaikadearen ostean, maitasunak iraun deizuen urte barrian. Eta ez badozu sinesten superstizinoatan...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!