Indarkeria jasandako emakumearen eskubideen kartea

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-11-27 01:48

Berriz egurtua ez izateko eskubidea dekot. Berriz egurtua izateko beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dekot. Nire sentimenduak eta pentsamentuak adierazo eta elkarbanatzeko eskubidea dekot.

Nire sentimenduak eta pentsamenduak adierazo eta elkarbanatzeagaitik egurtua ez izateko eskubidea dekot. Jotzen nauen senarra/bikotekidea salatzeko eskubidea dekot. Beti dibortziatua ez izateko eskubidea dekot. Neure seme-alabek indarkeria eta beldurrik bako ingurunean bizitzeko eskubidea daukie. Begiak ixtean neure senarra/bikotekidea ez ikusteko eskubidea dekot. Burko azpian labanik sartu barik lo hartzeko eskubidea dekot. Kalean nabilenean atzera begira ibili barik ibiltzeko eskubidea dekot. Berriz maitemintzeko eskubidea dekot. Iragana ahazten ahalegintzeko eskubidea dekot. Perfektua ez izateko eskubidea dekot. Pertsona izateko eskubidea dekot.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu