Euskaltel vs. Orange

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-11-20 03:03

Pitiklin, pitiklin... - Bai, nor da? - Bai, Agirregomezkorta anderea? - Bai, neu naz. Eta zeu? - Bai... Euskalteletik deitzen deutsut, Maite Lefonomobil naiz. - Joxe Felipen segapotoan kobratzaileak, a, bai.

Eta, zer zan ba, lortu dozue Joxe Felipe estaltzea Gorbeiara ardiakaz joaten danean? - Ez, anderea, baina Euskaltelek zuen fideltasuna saritu gura dau bezero oso onak zarielako, eta hori dala eta, mobil barri bat oparituko deutsuegu ezebe pagau barik. - Tira, eta mobil barriak Gorbeian funtzionetan dau? - Ba, ez dakit, baina esandako lez, ezebe pagau barik jasoko dozue. - Karo, urtean zehar pagau eta egun batean erregalau. - Hortaz, mobila jasotzeko... Pitiklin, pitiklin... - Maite, egon hor segundo baten, beste telefonoa zarataka hasi da ta. Bai, nor da? - Bai, Agirregomezkorta anderea? - Bai oin be. Nor da ba? - Marisa Kelekomerkea naz, Orangetik deitzen deutsut. - Nondik esan dozu? - Orange, zeuen sakelako telefonoaren konpainiaren kudeatzailetik. - Hara, zeu be telefonokoa? Ba beste telefonotik berbetan nabil zeure lankide bategaz, Maite Lebistamobil edo halako zozer. - A bai, ba jakin Orangek telefono barria oparitzen deutsula eta ganera estaleremua erabatekoa dala Gorbea osoan. - Ene, ze ondo! Etxoin segundu baten. - Maite! - Bai. - Ez dostazula mobilik oparitu behar, fideltasuna berehala amaituko jatzue eta. Zeure lankide batek deitu dau bestetik eta Gorbeian be balio dauen mobilako oparituko deust. Asike... - Ba jakin, Agirrekomezkorta anderea Euskaltelek GOrbea osoko estaleremua eskainiko deutsula sakelako berriarekin, eta ganera dei guztiak dohainik urtengo jatzuz asteburuan. - Edarto, etxoin segundu baten. - Marisa! - Esan. - Zoaz beste nonori saltzera dohako deirik bako mobil hori. Ni euskaltelegaz noa. - Ba geuk orduan... - Bueno, bueno, bueno... korta ondino garbitu barik dekot, eta bietako inork ez badeko garbiketea mobilaren ofertan sartzeko asmorik, lehenengo berba egizue bien artean eta ondoren erabagi zeinek deitu behar dauen, ados!!!??? pi, pi, pi...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu