Botoak eta...

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-10-28 22:11

1. botoa: Euskal Herriko gatazka Europa osoko beste hainbat herriren espilua dalako.

2. botoa: Europako Parlamentuaren baiezkoak hainbat komunikabidek eta erakundek ostondu gura daben errealidadea azalerazoten dauelako.

3. botoa: Euskal Herriko gizarteak erabagi daian zer izan gura dauen, eta ez beste inork.

4. botoa: Geure alderdiko buruak baiezkoa bozkatzeko esan deustalako.

5. botoa: Espainia, Frantzia eta Euskal Herria mahai borobil baten bueltan jezarri daitezan, alkar gitxietsi barik.

6. botoa: Alkarrizketa prozesuak hasi eta amaitzen diran prozesuak izan daitezan.

7. botoa: Indarkeria, inposaketak eta zapalkuntza behin-betiko mahukapetik atara dagiezan berba egiteko prest dagozan danak.

8. botoa: Euskaldunek euskaraz berba egin dagien, euskaldun dirala esan dagien eta Europako hizkuntzarik zaharrenaren gizartea Europako errealidadean isla daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu