Pobrezia ostontzeko eguna
2006-10-21 14:50- Eta zelan erabagitzen dabe pobreek pobre izan gura dabela nagusitan?
- Hori ez dau norberak erabagiten.
- Ama, ze egun da gaur? -itaundu deutso Peiok amari.
- Gaur, martitzena laztana.
- Astekoa ez, ama, hilekoa esan.
- Urriaren 17a, señe.
- Eta urtekoa?
- Zelan urtekoa?
- Bai ba, ama, zer da, aitaren eguna, semearen eguna, hankarik bako pertsonen eguna, pertsonik bako hankena...
- Ez, Peio, gaur pobreziaren aurkako eguna da.
- A... eta orduan kalera urten eta pobreak egurtu behar doguz, ama?
- Ene Peiotxo, zelako ideiak dekozuzan... ez ba, egurtu baino inozko beroen agurtu behar dozuz.
- Ama, eta zer da pobre bat?
- Ba jatekorik eta bizitzeko lekurik ez dekon pertsona, maitea.
- Eta zelan erabagitzen dabe pobreek pobre izan gura dabela nagusitan?
- Hori ez dau norberak erabagiten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!