Zeberion bertso-afaria

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-12-09 18:46   Musikea Zeberioko saioaz berba egin aurretik, agian argi itxi beharko dot gauzatxo bat: ez daiala inork pentsau hemen aitatzen ez dodazan saioak aitagarriak ez diranik, baina kontua da ez deustala denpora emoten gura dodan dana kontetako. Askotan saiotik irten eta kotxean pentsautakoak ez dira inoz ailegetan pantailara, kotxea ez datorrelako etxera. Zorionez, susmatzen dot argi samar adierazoten dodala saio bakotxean zelan sentidu nazen, saioan bertan. Zeberiorako deia hiru payatarrok jaso gendun Gabixolaren partetik, orain aspaldi, abenduaren 1ean afaltzera joateko. Ez da lehenengo aldia hiru neba-arreboi kantetako deitzen deuskuena, baina gustura hartu gendun joateko asmoa. Gerora, ostera, payatar bi baino ez ginan joan, Itxasok Bertxoko sariketan parte hartu eta afariaren egun berean zan finalerako sailkatu zalako. Hortaz, Fredi eta biok joan ginan. Ni Erandioko 12 ordu euskaraz ekitaldian kantauta eta Fredi Artziniegan bertso-bazkalduta, bakotxa bere kotxean. Lehen begiratuan igartzen zan Fredi bazkari batetik etorrena, soinu, pandero, Katxo eta abarrakaz etorri zan eta. Jateko gogoa asetuta jotekoa hasi jakon eta geuk egin gendun geure telonero beharra. Horren ostean, bertsotan hasi ginan, librean. Fredik, barriz, laster sartu eban libertade ha gure etxean eta batek baino gehiago pentsau eban lez, etxeko trapu zaharrak eta zikinak astintzen hasi ginan. Kuriosoa egiten jat egoera hori: orain dala hamar urte gozamen handia zan alkarri halakoakaz adarra jotea, baina plazera gero eta txikiagoa egin jat. Agian erabiltzearen podazuz gastetan joan da. Jenteak, ostera, barre majo egiten dau horren kontura. Baina etxekoakaz kantateak beti daukaz bere alde onak eta txarrak: harenak dakizuz gehien, eta harenak esan behar dozuz gitxien. Hak daki zer gustaten jatzun gitxien, eta hari permitidu behar deutsazu gehien. Une batzuetan bertsolari bat daukazu ondoan, beste batzuetan anajea. Eta bertsolari gitxigaz konpartidu neike hori sentsazinori, inork gitxik daukalako bere anajeagaz bertsotan egiteko ohorea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu