Bertsolari gaztetxoakaz biajea: BeRtSoLoIrA

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-09-19 04:33

Denporarik ez gendun galdu. Hori bai, biajea Euskal Herriko edozein bertsolarik amaituko leuken moduan amaitu genduan, bertsotan.

Hamar egun pasau dira Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalistakaz Loirara joan eta bueltau nintzanetik. Ordutik asmoa izan dot biajeko barri hemen emoteko, baina argazkiren bat edo beste erakutsi gura neutsuen eta ezin izan dot holakorik egin orain arte. Aurrerantzean, ahaleginduko naz neure berba lehorrak erretratu koloretsuakaz pintetan.

Kontua da neuk eskolarteko adinari itxi neutsonetik eta lau urtera, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartzen dabenei biaje bat erregaletan deutseela. Izan be, txapelketak oinarrian daukan lehia 5 eguneko bidaia baten ederragaz arintzea da asmoa, tabladuan bertsokide izan diranak, tabladutik behera be adiskide izan daitezan. Saridunez ganera, begirale lanetan urtean zehar bertsolaritzea ikastoletan lantzen daben irakasleak etorri ziran: Mikel Mendizabal (Gipuzkoa), Juanjo Respaldiza (Bizkaia), Julen Zulaika (Araba) eta Arantxa Oxandabaratz (Iparraldea). Joseba Beltza nafarrak ezin izan eban etorri.

Danak batera Futuroscopera joan ginan irailaren 4an. Etorkizuna ikusteko mikroskopioan ibili eta gero, ur tradizionalena isurtzen eben iturri batzuek geure arreta eurenganatu eben. Eta umeak lez (batzuk besteak baino gehiago), hantxe amaitu gendun, blai eginda, eta pozik.  Loirako gazteluak, Venezia berdea, Arcachongo duna... denporarik ez gendun galdu. Hori bai, biajea Euskal Herriko edozein bertsolarik amaituko leuken moduan amaitu genduan, bertsotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu