Izateaz

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-09-11 05:35

Noz bihurtzen da persona idazle? Noz bertsolari?

Izan aditza beti iruditu jat inori azaltzeko gatxena. Ganera, euskereak ez dauz gaztelaniazko ser eta estar aditzak ezbardintzen, eta ondino gatxagoa da aditzik funtsezkoenaren esangurea azaltzea.

Linda Whitek behin esan eustan liburu bat idazten dauen gizona idazlea dala, baina liburu bat idazten dauen emakumea hori baino ez dala: liburu bat idatzi dauen emakumea. Emakume horrek liburu bat baino gehiago idatzi beharko dau, eta onak ganera, idazle bihurtzeko. Bertsolaritzan banaketea ez da sexistea, elitistea baino: bertsotan dakien jente asko ez da bertsolari, beste jente multzo handiago batek ez dauelako ezagutzen, edo txapelketan ez dauelako gora jo, edota bertsolari izatea gauza handitzat hartzen dauelako. Hartara, inork gitxik esango dau bertsolaria naz, baina askok baiezkoa erantzungo deutso zuek zarie bazkarira zatozeen bertsolariak? galdereari. Noz bihurtzen da persona idazle? Noz bertsolari?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu