Beti lotuko jaku Paris

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-08-29 14:48

Astion Parisen nago. Domekan etorri nintzan, oporretan eta oporretan bakarrik.

Eta hain zuzen be, hori da oporraldiek daukien gauzarik arraroena. Batzuentzat oporrak atsedenaldi luzeak dira, egunak nekerik barik pasetea. Belutxuago jagi, paseau, ondo jan, hondartza...

Ostera, beste batzuentzat oporrak atzerrira joatea dira, kanpora, betiko lekuaren ohiko errutinatik ospa egitea. Argi dagoena da bat eta bestea ez datozela batera. Atsedena gura dauenak ezin dau eguna pasau leku batetik bestera, museo batetik eleiza batera eta eleiza batetik museo batera. Egiptora oporretan joan nintzanean ederto ikasi neban ezbardintasuna: goizeko ordu bi t'erdietan jagi behar izan nebanean...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu