Soto en Cameros, zortzigarren probintzia?

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-08-05 17:50

Atzo Sotoko jaietan hiru kontzertu egon ziran sotoar guztientzat, hirurak euskaldunak.

Ez eizue pentsau hilda nagoenik. Aste bete daroat Soto en Cameros-en begirale titulua atarateko ikastaro batean. Berez 7 urte daroadazan arren udalekuetan beharrean, titulitisa gero eta nabarmenagoa da geure gizarte elitistan. Baina lasai, ez natortzue ikastaroko kontuez berba egiten.

Kontua da atzo Sotoko jaiak hasi zirala eta hiru kontzertu egon ziran sotoar guztientzat; hirurak euskaldunak. Eta esandako lez, sotarrentzako kontzertuak izan ziran. Txalaparta taldeak (Bianako gazte batzuk), berbarako, bere izenaren erakustaldi edarra egin eban, eta ez pentsau errioxarrik gogaitu zanik egurren zaratak entzuten. Zortzigarren probintzia ete?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu