Gomuten kutxa: euskaldun Euskal Herritik kanpora
2006-06-19 03:51Inork neure tartea plaza lez hartzeko esan deustan arren, oraingoz ez ei daukat asmorik plazan lez jarduteko berton.
Txoko honi intimidadea zor deutsat oraingoz, eta zorra kitatu arte ez dot beste ezertan hasteko asmorik. Eta gauza intimoen artean, neure bertso batzuk topau dodaz. Neure bizitzako horren parte garrantzitsua izan eta zelan ez dot ondino bertsorik agertu Anbotoko haizorratzean?
Bertsoak Quebecen idatzi nebazan: Quebec urira ailegau eta aste pare batera idatzi eta gero sei hilabete pasau nebazan bertsoak erabat ahaztuta (ez pentsau bertsoa bakarrik itxi nebanik pausean). Orduan idatzi nebazan lez mantendu dodaz blogean, nahiz eta sistemak gauza batzuk aldatu. Gaia argi dago.
EUSKALDUNA NAIZ… ETA HARRO NAGO
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!