Corte Inglesean euskal hiztegirik ez
2006-06-12 05:42Lehengo astean erosketa batzuk egitera joan nintzan Bilbora. Erosi beharreko gauzak topau eta gero, behar ez diranak erosteko gogoa sortu jatan.
Dendarik denda ibilteko atxakia ona da ez daukazun ezeren beharra bilatzea, baina ez pentsau gogoa larregi irauten deustanik. Ganera, denderuakaz sano erradikala naz eta bi motatakoak baino ez dodaz ezagutzen: gustetan jatazanak eta ernegetan nabenak. Bada, kontua da Corte Inglesekoak bigarren blokekoak dirala. 1) Oraingoz ez dot bat topau euskaraz dakienik; 2) askok "señor" deitzen deustie, eta 23 urteko umea baino ez naz; 3) batzuek behar dozuna be badakie ezer esan barik; eta laugarrena eta okerrena, 4) emoten dau bardin kobretan dabela lau kotxe saldu zein ez. Eta Corte Inglesean sartu nintzanean, laugarrenera ailegetan zan gizon bat tokau jatan: telebistako tenis partida interesgarri batean
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!