Anbotoko haizorratza

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2006-04-25 12:09

(latinetik veletus anboticus, molinus eolicus espeziekoa).

Definizinoa:1 i. Eretxia emoteko, trukatzeko eta aldatzeko bildurrik ez daukan pertsonaren eguneroko publikoa. 2 i. Bizkaiko Mari sorginaren kobazuloko teilatuan hazten dan metalezko perretxiko birakaria. 3 i. Anbotoko haizearen norabidea marketan dauen burdinezko gezia. 4 adj. Eretxia erraztasun handiz aldatzen dauen bizkaitarra. Zer zara ba Anbotoko haizorratza! Egun batean gauza bat dinozu, bestean bestea. 5 ad. Inoren eretxiak norberarena aldatzea. Gaur egungo gazte askok burua haizorraztuta daukie. 6 ad. Inori haizea hartzera joateko eta izorratzeko esatea. Haizorratu zaitez! Erderetan: La veleta del Teide, The RMW (Rocky Mountain Weathervane), La pointe de la Tour Eiffel, etab.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu