Dadoen bidezko berbetea (II)
2020-05-13 19:59Dadoak bota eta... hara, gaur alkarrizketa honek urten dau!
- Zuk ikusi dozu inoiz magorik?
- Galdera ona da, magia itxurak egiten dituenak ikusi izan dodaz, bai, txistera batetik untxia ataraten dabela esaten eban zirkuko antzezle ha, amamaren etxean lotan geratzen ginenean karta bat aukeratu, baraja barruan sartu eta zein zan asmetan ebala sinistuarazoten euskun osabea… Baia bene-benetako magorik ba ete da gurean?
- Zer egiten dau bene-benetako magoak? – galdetu deust irrikaz, begiak lekutik urten beharrean.
- Detektibearena egin beharko dogu itaun horreri ulertuteko… Pistarik?
- Magia da… koloreak sortzea!
- Orduan magoek arrainak koloreztatzen ditue urazpian!
- Bai!
- Eta magia da… argia!
- Orduan magoek tximistei su emoten deutse ekatxa danean.
- Bai!
- Eta magia da… edonora joan ahal izatea oinez!
- Orduan magoek gure etxe inguruko bide-zidorrak marrazten ditue lo gagozanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!