Dadoen bidezko berbetea (I)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2020-05-03 00:17

Blogaren sua amatauta euki dot aspaldion.

Atxakia zan esatea itxialdiak eragin dauela, horrexek itxi deutsola atea hemen idazteko pasinoari. Hori esatea neukan, baina atxakia merkea litzake. Eze, hori baino lehenagokoa izan da geldialdia. 

Bonbila-argi bat pizten dan legez, idea bat etorri jat: istorioak sortzeko dadoak jaurti eta dadoen bidezko berbetea abiarazoko dot. Neuk ez badaukat zeresanik, dadoek egin deiela berba nire partez. 

Lehenengo hau proba legez hartuko dot, linterna-argiari jarraituta biderik ba ete dan ikusi eta aurrera egin neiken erabagiteko; proba hau erabiliko dot lehen pausuak egin eta ikusteko ia bidean modurik eukiko ete dodan gazteluko torreetako ganbaretako misterioen inguruko ipuinak gogoratzeko, edo indioen eta bakeroen artekoak antzeratzeko, edo dordokearen eta hari begira dagoan umearen alkarrizketea asmetako... 

Zubiak eregi nahi neukez atzera bere egunerokotasunean sortzen jatazan pentsamenduen eta blog honen artean, eta ia ba dadoek ekarten deustazan aspaldion telefonoak edo Internet sareak ekarritako barrietatik hegaldatu diranak baino idea hobeak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu