Senez, 35 urtez eta 50 alez!

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2019-10-22 23:54

Joan zan astean ospatu genduan Senez aldizkariaren urtebetetzea: 35 urteko ibilbidea egin dau EIZIE alkartearen argitalpenak, eta hasi zanetik 50 ale emon ditu, danak bere eskuragai alkartearen webgunean.

Ospakizun hunkigarria izan zan Donostiakoa, eta euskal itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen hainbat belaunaldi batu zituan: bertan ziran aldizkaria sortu eben kideetako batzuk, bai eta itzulpen-ikasketak akabau barritan gradu akabuko lanak Senezen argitaratu daben ikasleak bere. 

Askotariko itzultzaile, irakasle, interprete eta eragileren berbak entzun genduzan ekitaldirako atondutako ikus-entzunezko eder baten. Euskal Herriko itzulpengintzearen ispilua dala aldizkaria, horixe izan zan mezu nagusietako bat. Beste bat, honako hau: ondo dagoala kanpokoek egiten dabenaren barri eukitea, eta edonon irakurri leitekela hori, baina geurea Senezen daukagula jasota. 

Beteranoen anekdoten txandea etorri zan ostean, mokadutxuaren bueltan, eta ni honexegaz akordau nintzan: Parisen izan nintzan bi ikasturteetan, itzulpen-ikasketetan izen handia daukan irakasle baten eskoletan batzen hasi ginala eguazteneroko mintegi baten, eta aurkezpen-saiotxua eginda ikasleon jatorriaren ganean itaundu euskula. Zer eta, euskalduna nintzala esateagaz bat erantzun eustan egona zala gurean, EIZIEkoakaz, eta bere testuak Senez aldizkarian bere argitaratu izan dirala. Ez neban nik hain erraz esango Frantzia erdiguneko izen handiko irakasle harek gure alkartearen barri izango ebanik. 

Labur esanda, Senezen geurea ez eze, kanpokoa be badala, eta geu be bagarala inorentzat kanpokoak guretzat diran beste. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu