Gozokiak eta Iphonak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2019-02-27 09:40

Gozoki-dendan, zer ibiliko?

Gozoki-dendan, zer ibiliko?
Dantzan irribarre nostalgikoak.
Gominolak! Aspaldikoak! 

 
Gorri, berde, more, 
laranja, lila eta zuri; 
erregaliz, txikle, krispeta,
arrautza, tximeleleta, 
koka-kola, anguri,
hartz eta marrubi… 


Dendariak ate ondoan: 
gominolak ez direla dohan.
Aikor, denporea zelan doan!


Plastikozko poltsa gardena azukera-arrainontzi bihurtuta gozoki-dendatik urten eta egiazko mundura bueltetako denporarik barik subertau gara: tengo que ahorrar para mi Iphone dinotso ume batek besteari. Alkarri begiratu deutsagu guk, eta eskua sartu dogu plastikozko poltsan, azukera-dosia hartu eta ahoratzeko. Ez deutsagu alkarri ohar txikienik bere egin, ez kontuak zelan aldatu diran, ez denporeak zelan egin dauen aurrera, ez daborduko ez dala gominolatarako aurrezten, ez zertan inbertidu genduzan buztinazko txarritxuan gordetako diruak, ezta Iphonaren diruagaz zer egingo genduan bere. Beste azukera-dosi bat hartu eta ahoan erabili dogu, murtxikatu ostean gogoetok iruntsi guran. 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu