Aldiak
2015-12-03 22:30Urteak igaro leitekez etxe baten edalontzi bat bera bere apurtu barik; bada, nahikoa da bategaz hastea: hor doa katea, bata bestearen atzetik jausten diran domino-fitxen segidea langoa.
Aldiak eta aldikadak dagoz: merkealdiak, baraualdiak, zinemaldiak, makalaldiak, denboraldiak... eta matxuraldiakÂ. Urteak igaro leitekez etxe baten edalontzi bat bera bere apurtu barik; bada, nahikoa da bategaz hastea: hor doa katea, bata bestearen atzetik jausten diran domino-fitxen segidea langoa.
Dutxatik urtekeran bainuko manparea errailetik urten eta kristalak behea jota txiki-txiki egitea nahiko ez (ordainetan: bat-bateko bulkadak kristala eutsieragin, eta hiru puntugaz jositako ebakia), eta hodian behera joan diran kristal-zatiek hodia buxatzea; lanparatxua eusten dauen zutoina apurtzea eta lanpara-burua norberaren buruganera jaustea; batidoreak behar gehiagorik egin gura ez izatea; ura-irakiteko pitxar elektrikoak erre-sundea botatea; jakako botoia apurtzea (apurtzea, bai, ezin daiteke atzera josi: lau zulotxuen arteko zati osoa joan da); erropa-batzen hainbat pintza patiora jaustea... eta, ganera, nor bere burua engainau gura izatea: larriagoa be izan eitekean, Olentzerori idatzi behar deutsazu gutuna eta, aikor abagunea, horrexek danak eskatuteko! Baina "gabonaldia" ez da ailegau oraindino eta, hau idazten nagoala alboz begiratu deutsat makinazar honi esanez: ez, zeu ez, mesedez, gordeten dozuzan dokumentu guztien segurtasun-kopiarik egin barik ez...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!