Itzulpenak irakurteko jarraibide batzuk
2015-11-06 14:05Orain arte, itzulpen-lanak jatorrizko testuak balira legez irakurtera ohitu gaitue, eta zabal dabilen urrezko legea da jatorrizko testuak langoak behar dabe itzulpenek, ez jakie igarri behar itzulpenak diranik.
Orain arte, itzulpen-lanak jatorrizko testuak balira legez irakurtera ohitu gaitue, eta zabal dabilen urrezko legea da jatorrizko testuak langoak behar dabe itzulpenek, ez jakie igarri behar itzulpenak diranik. Sarri joten dogu jatorrizkora, itzultzaileak ekarri ez dituanak zein ete diran ikusteko, hizkuntza batetik besterako saltoan galdutakoa erreskatau guran.
Ez dogu nabarmentzen, baina, galerak galera, irabaziak ez dirala nolanahikoak (geure hizkuntzan ez geunkan eta jatorrizkoan ulertuten ez dogun testua irakurri ahal izatea ez ete da nahikoa irabazi?). Itzulpenak dana aldatzen dau dinoan liburu bat be badago, eta ondo kontuan hartu behar dogu itzulpen-testuak ez dirala bakar-bakarrik beste hizkuntza batetik geurera ekarritako idazkiak. Geurea ez bezelako kultura bateko zatitxuak bere badira. Testuak, irakurri ez eze, interpretau egin behar dira. Itzulpen-testua itzulpen-ezaugarrien arabera interpretau behar da. Halan dala ta, arestian aitatu dodan liburu horretan, jarraibide honeek emoten dira, itzulpenei ekiteko:
- Ez egizu leidu esangura jasoteko bakar-bakarrik: leidu egizu hizkuntzea aztertzeko bere. Horretarako, itzulpenaren ezaugarri formalak aintzat hartu behar dozuz, eze, itzulitako testu baten eta jatorrizko testu baten formak ez dira berak.
- Ez egizu itxaron hizkuntza estandarra bakarrik: zabal-zabalik hartu behar dozuz hizkuntza-aldaerak.
- Ez itxi alde batera konotazinoak eta kultur erreferentziak, eta aintzatetsi egizuz esangura pertinenteen eroale legez.
- Irakurri egizuz itzultzaileak idatzitako sarrerak, testua interpretetako gidari izan leitekez eta.
- Ez egizu hartu itzulpen bakar bat literatura jakin baten ordezkari bakartzat, eta kanporatu egizu kultura eta hizkuntza beretik itzulitako beste testu batzukaz.
Itzulpenei ekiteko jarraibide horreez ganera, besterik otuten jatzu?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!