Zure gauzak, amama

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-10-29 12:35

Bart, joan zinan modu-moduan egin neban negar, amama, isilean. Isilik bizi eta hil zinan, gerrarik emon barik. Geuk emon dogu gerra nahiko, ezta?, zeu gerra emoten hasteko...

Bart, joan zinan modu-moduan egin neban negar, amama, isilean. Isilik bizi eta hil zinan, gerrarik emon barik. Geuk emon dogu gerra nahiko, ezta?, zeu gerra emoten hasteko...

Danok hazi gaituzu zuk, ernegau barik, isilean, eta halantxe egin neban nik bart negar, isilean, etxe batetik besterako kanbioan neure maletea egin eta desegin nebanean. Izan bere, banekian lehendik bere baia, ikusi eta ikutu egin neban neure maletearen parte handi bat zeu zarana; nire gauzak, azken baten, zeureak dirana. Banekian lehendik bere uste baino gehiago bete dozula gure bizimodua, geure izatea... Eta bete dozula geure maletea.

Etxe batetik besterako aldairan gauzak ikututea besterik ez dago holan dala probetako: txikia zinan neu lez, eta zeure etxeko batea jantzi dot, zeuk bordautako bainu-zapiak eskegi dodaz bainuan, zeuk erositako izarak ipini ohean (zuriak, eze, zeure esanean, barruko eta etxeko ehunek zuriak izan behar dabe), zeuk erabilten zenduan tigrearen ukendua sartu bainuko armairuan (dana osatzen dau harek), zeuk irakatsi legez xaboi-takoak sartu erropa artean, zeure bitxi-kutxan gordetan zenduan argazki ha, biona, mahaitxuaren ganean ipini dot, umetan opari egindako pitxiak betiko kutxatxuan dagoz gordeta orain bere. Sutean, atxikoria eta kafea nahastau dodaz, eta zeuk esan eta neuk idatzitako errezeten koadernoa (nik koadernoa behar dot oraindino, amama, horretan ez ei gara zure antzekoak, ez gara hain onak kozinetan) be hantxe dago, apalean, zeuk jositako mantelaz jantzi dodan mahaiaren ganean... Maletatik gauzak atara eta etxea janzten nabil eta zeure gauzak dira danak, amama.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu