Hizkuntzearen ganeko mitoak (I)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-10-22 15:37

Mutiltxu jaiobarriek, antza, a esaten ei eben negar batean; neskatotxuek, ostera, e. Bitxia, ezta? Bada, euki eban eragina: Aranaren izendegiaren oinarria da a letra maskulinoa dala, eta e letrea, femeninoa.

Egunokaz sarri egin dot karrerako lehenengo maila haretan ikasle-pisutik fakultadera egiten neban bide ha. Ondo akorduan daukat: ez ginan paraje bizi, bidean hainbat ikaskide batzen genduzan; askotariko berbagaiak erabilten genduzan, tartean, hizkuntzalaritzako irakasleak gogoeta eraginarazoteko botaten euskuzan itaunen erantzun posibleen ganekoak. Ez daukat ahaztuteko: zelan ikasten dabe umeek hizkuntzea? galdetu euskun baten, eta zer soinu egiten dabez haurrek lehenengo? beste baten.

Irakasle haregaz ikasi genduan gramatika unibersala izeneko zeozer bazala, umeek ez ebela errepetidutearen errepetiduteaz ikasten, eta abar, eta abar. Orduan argitu genduzan hizkuntzearen hainbat misterio, eta horrexegaitik, gatx egiten jakuz sinisten orain, hor zehar zabalean zabal dabizan hizkuntzen ganeko mito batzuk. Halan da be, irrigarri bere bajakuz sasoi bateko irakurketak eginda garai bateko usteak. Bitxia da, kasurako, Pablo Pedro Astarloak (1752-1806) kontetan dauen ipuina. Los Discursos filosoficos sobre la lengua primitiva o Gramatica y analisis razonada de la euskara o vascuence lanean dinoanez, aurkikuntzea egin eban Durangoko eleizako portalean pasieran ebilela: mutiltxu jaiobarriek, antza, a esaten ei eben negar batean; neskatotxuek, ostera, e. Bitxia, ezta? Bada, euki eban eragina: Aranaren izendegiaren oinarria da a letra maskulinoa dala, eta e letrea, femeninoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu