Atxagaren piztia batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-08-11 17:18

Patri Urkizuk dinoanez, Atxagak animalienera joten dau Obabatarrek ulertu ezin dituan jazoerak azalduteko; halan, umea basurde bihurtuten da, edo muskerra belarritik sartuta zoratu egiten da bat.

Atxagaren blogean Astoarena izeneko atalaren goiburuak holan dino: Astoa, memoria oneko animalia; eta bertan, Bihotz oneko bi astotxo sarreran kontetan dau zelan ibili zan itzulpen-lanean gaztetan egin eutsen enkargu bat tarteko, beste lagun bategaz batera, eta zer eta ez ebela ba gero itzultzailetzat beste bat aitatu... Astoa eta euskal hiria izeneko beste sarrera bat be badago bertan: Astooi kosta egiten zaigu gure belarrien mugimendua kontrolatzea.... Bada, gure astoak piztia piloa batu dau bere inguruan; izan bere, Patri Urkizuk dinoanez, Atxagak animalienera joten dau Obabatarrek ulertu ezin dituan jazoerak azalduteko; halan, umea basurde bihurtuten da, edo muskerra belarritik sartuta zoratu egiten da bat.

Txori, katagorri, suge eta atzarek kontetan dabe bi anaiaren istorioa, eta, batzutan, katu kontuak aitatzen dira paradisuan. Sugeak txoriari begiratzen dionean, barriz, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eukan munduaren zati laburra -zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina- ezkutatu egiten jakoz bat-batean. Txoriak kolpeka ibilten dira, eta behiak memoria dauka; halan dino, ganera: Cela s'est pass, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu