Mariasun Landaren animaliak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-07-14 00:45

Kuriosoa da, Mariasun Landaren poetikan ez dago otsorik.

Mariasun Landaren omenez egin zan joan zan astean Excellence in Basque StudiesĀ ikastaroa. V. edizinoa izan dau atzerriko unibersidadeetako lektoreai, lektore ibiliko diranai zein askotariko euskal gaien ganean interesa daukan edonori zuzendutako ikastaroak.

Blog honetako Animaliak euskal sinbologian atalak hainbat post izan zituan: batez bere euskal tradizinoko ipuinetan, kantetan eta esakuneetan animaliek daukien agerpena aletu genduzan. Halakoak lantzen doguzala atzerriko ikasleakaz Euskal ahozko testuak izeneko ikasgaian, horixe esan neban nik neure berbaldian, bai eta azterketa hori ahozko literaturatik gaur egungo literaturara ekarri leitekela bere.

Mariasun Landaren omenezko ikastaldia izan zanez gero, hemen bere egin gurako geunzkio keinua, eta Mariasun Landaren zoologikoaren ganeko berba bi esan. Izan bere, asko eta asko dira idazlearen ipuin eta testuetan agertzen diran piztiak.

Gema Lasarteren hitzetan, Mariasun Landaren pertsonaien % 23 animaliak dira: inurri, ipurtargi, katu, sagu, ahatetxo, krokodilo, arkakuso... Gema Lasartek dinoan lez, Mariasun Landak generoa lantzeko darabiz animaliak; izan bere, animaliak bidea emoten dau pertsonaiari neskearen edo mutilaren ezaugarriak emon behar ez izateko, hau da, danen ispilu izan daiten piztiatxua.

Irakurketa asko egin daitekez Mariasun Landaren literaturan agertzen diran animaliak ardatz hartuta. Ikastaroan entzundako ideia batzuk dakarguz bertora, adibide baterako: jendartearen aldartearen irudiaren klabean zein umorezko klabean irakurri leike Krokodiloa ohe azpian laneko narrastiaren irudia; Elefante Txori-bihotza samurra da; jakinmin handiko arkakuso ausarta da Errusika; begirada normatibotik kanpo, genero-aniztasuna lantzeko proposamena Iñurri Bitxia; azkarra da Marikanta, eta zintzoak eta langileak iñurriak.

Baina, bertaratutakoen artean batek nabarmendu ebanez: kuriosoa da, Mariasun Landaren poetikan ez dago otsorik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu