'Ezer berririk ez da'
2015-06-30 16:03Ahaztuta neukan plazer handia dala hurreko musikari eta lagunakaz bat eginda sormen-ariketak egitea... eta plazer handiagoa dala eurak joten ikustea.
Berandu ailegau naz, eta daborduko jo eta kantau dabe entzun behar nenduan hori. Mikrotik agur egin deustie halan be, ailegau eta segiduan, eta akabuan ahaztu barik ekarri deustie diskoa.
Ahaztuta neukan eurentzat idatzitako kantea, ahaztuta neukan talde barriaren izena... Ahaztuta neukazan Ezer berririk ez da kantuaren berbak, eta etxera bidean karatulea legiduta neure golkorako pentsau neban: zelan idatziko ete nenduan, ba, nik hau? Zer da ba txarra.... Eze ahaztuta neukan doinu eta neurri jakin bateri ipini neutsozala berbok. Ahaztuta neukan, baina, kantea entzuteagaz bat, bai, musikeagaz bai, funtzionetan dabe berbek! Ahaztuta neukan talde-beharra izan zala dana, akabuan abeslariagaz batera alkartuta hainbat aldaketa egin genduzala, musikea eta berbak doitzeko.
Ahaztuta neukan findu zitekeela, jakina hori be (kantak dinoan modu-moduan), halango lan bat ez dala egundo akabetan. Ahaztuta neukan plazer handia dala hurreko musikari eta lagunakaz bat eginda sormen-ariketak egitea... eta plazer handiagoa dala eurak joten ikustea.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!