Animaliak euskal sinblogian (XII): txakurra

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-02-26 20:26

Txakurra etxeko animalia da, estimadua: esalege da txakurra ez da diru truk emoten. Izan bere, etxea gobernetan dau txakurrak, eta etxekoak legez tratau behar da, laztandu eta jaten emon. Txakurra etxeko animalia dan seinale da, adibide baterako, izen propioa emotea (baserri askotan erdal izena emoten izan jako txakurrari). Txakurrari personeari legez egiten jako berba, dana ulertuten dabela esan izan da sarri. Ganera, txakurren inguruan esaten izan da zentzu berezia daukiela, eta erostak egiten dituezanean notizia txarra datorrela, inguruko baten bat hilko dala. Txakurra etxeko atarian egoten da, kanpokoren bat etorten danean abisua emon dagian. Salatu eta zaindu, horixe da txakurraren nondik norakoa; etxeko soberakinak jaten ditu (txakur baten afaria esaten jako, kasurako, gitxi eretxitako afariari, eta txakurrarentzat bere on ez dana  txarra ei da). Asko eta asko dira txakurrak aitatuten dituezan esakuneak; hemen hiru, adibide modura: Txakur txikiak zaunka handia; Txakur ausikilaria ez da haginkilaria; Txakur isilak ozkarik seguroena.

Halan bere, euskal mitoetan ez da txakurra hainbeste agertuten, eta agertuten dan apurretan deabruaren kide legez ageri da. Ehiztariaren ipuinean nagusiaren jabe egiten da txakurra: piztien atzetik basorik baso darabil bere nagusia betirako. Beste ipuin batzutan, piztien antzera, deboretan dakielako salbetan ditu etxekoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu