Animaliak euskal sinbologian (X): idiak, behiak, txahalak...
2014-02-08 21:13 MusikeaIdiaren iruditeria bitarikoa da euskal sinbologian. Egunez, lanaren irudia da, etxerako piztiarena. Halan agertzen dabe jainbat esakunek: Idia geinha dezanak, uztar diro (idiak elikatuz baino ezin daiteke uzta jaso); Idien atzetik gurdia; Idiak nekatu eta gurdiak negar. Gauez, ostera, modu magikoan agertzen da idia gure tradizinioko ipuinetan, subjektu mitologikoa da: idi gorria edo idi zuria sarri agertu izan da kobazulo inguruetan.
Behia zein zezena bere bardin. Esalege da: behiak ona du larrea, hobeagoa jabea. Etxeko animalia da. Txahal, behi edo zezen gorria da sinbologia berezia daukana: behi-bizi hori kobazuloetan bizi da, mendietan dabil, marruma izugarriak egiten ei ditu. Antza, etxetik mendira bere behien bila doan baserritarrak behi horixe etxekotzat hartzen dau, baina behiak etxeratu gura ez. Baserritarrak buztanetik heldu eta etxera ekarri gura dau, behiak, ostera, gizakumea haren kobazulora daroa azkenean, eta gizonak ezin dau gero handik urten. Antza, siniste honen helburua etxearen eta kobazuloaren (basoaren, gauaren...) hegemonia bereiztea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!