Itzultzailearen mikroipuina

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-01-31 14:14

Eskolan esan deuskue, hurrengo itzulpen-proieturako, itzultzen dogun autoreagaz hartu-emonetan ipini behar dogula (bizirik badago), editoreari proiektua aurkezteko garrantzitsua dala idazlea eta itzultzailea eskutik joatea. Halan da be, idazlearen eta itzultzailearen arteko harremana askotarikoa izan leike (sortzaile bikotearen artekoa, sortzailearen eta traidorearen artekoa… Izan bere, norberaren lana beste batek esatea ez da izaten hain errez onartuteko kontua…); autoreak eta itzultzaileak batak bestearekiko zer jarrera daukien, aldatu egiten da hartu-emona.

Hemen mikroipuintxu bat, gaiaren ingurukoa:

Autoreaz maitemindutako itzultzaile-andreak haren atea jo eban. Idazleak ate atzetik galde: Nor da?; emakumeak erantzun: Neu naz; eta idazleak: Ez dago ezelango lekurik zeuretzat etxe honetan. Itzultzaile-andreak alde egin eban, bibliotekatan eta gaueko tabernatan gogoetea egitera. Orduan, hilabete batzuk beranduago bueltau zan maite eban idazleari ate joka. Idazleak itaundu: Nor da?; itzultzaile-andreak erantzun: Zeu… Orduan baino ez zan atea apur bat zabaldu.

(Batista, Bréviaire du traducteur)

Neuk bere ez deutsat idazleari testu honen itzulpenik aitatu, etxean hartuko ez nenduan bildur.

Autorea eta autoridadea lotuta dagoz aurreko ipuinean, eta itzultzailea mendeko atore legez dator irudikatuta: antza, itzultzaileak ez dau espaziorik hartu behar. Generoaren ikuspegitik be egin leike irakurketea, eta, kasu, horretan: zera, betikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu