Denborapasak
2014-01-21 22:43Badakaguz arrastia telebistari adi pasetan daben lagunak, edo gimnasioan, edo taketak sartzen, edo oilotegia montetan… Bestelako denborapasak daukiezan adiskideak bere badaukaguz; behin lagun batek hauxe idatzi eban: “batzutan hiztegiak irakurten ditutâ€. Bada, geuk, lantzean, hiriburutik hiribururako txangoa egiten dogu bibliotekan arrastipasa egiteko.
Halan egin genduan lehengoan. Bibliotekako arduraduna be harritu egin zan aldizkari zerrenda luzea emon neutsonean (biltegitik atara behar izan zituan aldizkariok, aikor gure interesak eta ganerako irakurleenak bardinak diran edo ez). Lagunak eta biok, bitara, zerrendan markautako artikuluak kopieteari ekin geuntson. Halango baten, zer eta ez ginen ba konturatu artikulu hareetako askok txakur-belarria eukiela: markatuta egozan. Geure aurretik baten bat ibili zan hareeri begira; geure legez, beharbada, kopiak egiten. Ipuin polita idazteko modukoa da gertakizuna: bibliotekan gure aurretik ibilitako irakurle/ikerle horren arrastoari zelan ekin leion: hatz markak hartuta, arratsalde danak liburutegian pasauta irakurleak aldizkaria atzera hartu arte…
Horreexek dira tesigileon ipuin-nahiak eta errealidadera etorri beharrak, eze, ez daukagu ipuinetarako astirik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!