Liburuaren orrialdeak norberak mozteaz, Artze eta Calvino
2014-01-09 17:42
Gutun-edegitekoa erabilteak gordeten dituan plazerak ukimenari, entzumenari, ikusmenari eta, batez bere, gogoari jagokoz. Irakurketan aurrera egin aurretik, liburuaren materialidade solidoa zeharkatzen dauen keinu bat gertatzen da, bere sustantzia gorpuzbakora heltzea ahalbidetzen dauena.
Orrialdeen artetik azpialdetik sartuta, agoa goraka oldartzen da eta epai bertikala zabaltzen dau, ehunakaz banaka estropezu egiten dauen eta segatu egiten dituan ebaki-segida errezean -txinparta-hots alai eta lagun batean, papelak lehenengo bisitaria hartzen dau, haizeak edo begiradeak mobiduta orrialde-itzuli zenbakatxak iragarten dituana-; erresistentzia handiagoa ipinten dau aurrez aurre tolesdura horizontalak, batez bere bikotxa danean, alderantzizko ekintza ez-zalua eskatzen dauelako-, orduan soinua urradura itogarria da, nota goibelagokoa.
Orrialdeen marjina ehundura haritsua agertuz ebagiten da; bertatik apartetan da txirbil fina -“izur†izenekoa- ikustatsegina, hondartza-lerroan olatuaren bitsa bezainbat. Ezpata-agoaren bidez orrialde-hesian bide egin izana bat dator berbak gordeten eta ostentzen dauen pentsamenduagaz: irakurketan sartzen zara, baso sarri batean legetxe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!