Animaliak euskal sinbologian (VIII): hartza, otsoa eta lukia

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-01-03 00:45

      Antzina hartza sarri ibilten zan gure mendietan, baina hartza desagertuteagaz batera, hor joan dira hagaz lotutako sinisteak. Ipuinen bat edo beste bildu izan da Bizkaian eta Nafarroan, baina batez bere Zuberoan geratzen dira hondar gehienak, eskualde horretan ibili dalako hartza beranduen. Oraindino bere, gatxa bada bere, lantzean-lantzean ikusten ei da hartza han inguruan.

Emoten dau animalia sakratua zala lehen hartza, eta hartza-ehizak suerte txarra ekarren ustea zabal ebilen. Holan dino esaerak: hartz ebaileak (hiltzaileak) eztizü deuse hunik emaiten.

Esate bat badago, gizakia bera hartzetik sortu dala dinoana. Halan da ze, gizakia bera baino azkarragoa eta jakintsuagoa ei da hartza.

          Gaur egun karnabaletan eta hainbat dantzatan agertzen jaku hartza.

Otsoa bildur iturri izan da gurean, eta asko eta asko dira otsoa agertzen diraneko kontakizunak eta ipuinak. Batzuk dinoe otsoaren hatsak ahalmen gaiztoak daukazala, eta, kasurako, otsoa hurbiletik hil ezkero norbera mutu geratu leitekeala.

Halan bere, ipuin askotan kokolo moduan agertzen da otsoa, eta beste animalia batzuk beti egiten deutse iruzur. Azeriak edo lukiak beti garaituten dau otsoa, eta pertsonak berak bere bai kasu askotan. Ezagun da sardineraren ipuina: lukiak sardinak jan, otsoa engainau eta sardinerak otsoak sardinak jan dituala pentsauta palukada galantak jaso zituanekoa; ilargiaren isla gaztaia zalakoan urez ito zanekoa bere ezagun-ezaguna da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu