Lagun eta etsai ikusezina
2013-12-26 15:11Opari-sasoia da Gabon aldia eta Olentzerok opariak dakarz umeentzat.
Nagusitxuagoek bestelako mekanismoak daukiez oparitarako, eta euretako bat da Lagun ikusezina edo lagun ezkutua sistemea. Taldeko kideen artean zozketea egiten da: bakotxari pertsona jakin bateri oparia egitea toketan jako. Opari bat egin eta opari bat jasoten da.
Abiada handian bizi garen aldiotan, askotan, nahiko izaten da opariak emoteko eguna zehaztea, eta zozketea egiteko geratu ezinik ibilten gara. Halakoetan, lagungarri jakuzan informatika-tresnak erabili leitekez:
http://www.zurelagunezkutua.com/
Aurreko webgunearen bidez, kasurako, dana kudeatu leiteke, eta norberari mezu elektroniko baten edo sms baten ailegetan jako nori egin behar deutson oparia.
Lehengo baten, Kataluniako lagun batek esan eustan eurak beste modalidade bat daukiela koadrillan: etsai ikusezina esaten deutse eurek.
Hauxe da kontua: opariak erosi barik, etxean daukagun gauza bat batu behar da opari-papeletan. Erabilten ez dozun edo gura ez dozun gauzaren batek izan behar dau; hain zuzen bere, lekua kentzen deutsulako, non ipini ez dakizulako, daborduko erabilten ez dozulako… etxean gura ez dozun gauzaren batek. Danak ipinten dira zaku baten, eta bakotxak bat ataraten dau.
Hurrengo urteetan zakuan egoten dira batzuk, baina beste batzuk ez… lagunak kontau deustan legez, lantzean besteentzat baliorik ez daukan gauza horreri erabilgarritasuna topetan deutso ez-oparia jaso dauenak, eta etsaia lagun bihurtuten da.
Edozelan bere, etxean garbiketea (ez oso handia baina…) egiteko eta birziklatzeko modua bere bada lagun ikusezinaren bertsino hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!