Bertso Txapelketa Nagusia atzerriko pantailan

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-12-15 22:08

923 kilometro dagoz Paris era Barakaldo bitartean.

Kilometro horreek banatu nabe gaur BECen jokatutako Bertso Txapelketa Nagusiko finaletik. Bertsoaren magalean bizi nazenez gero lehenengoz egin dot huts final handian. Internet bidez segidu dot. Ez dot ukatuko, malkoren batek busti deust masaila lantzean-lantzean: beharbada hangoagaz bat egin dodalako, beharbada hangoagaz bat egin ezin izan dodalako.

Hortxe ikusi dodaz, ordenagailuko pantailan, gustura agurtuko nituazan lagunak, aspaldi ikusibako bertso-kideak, ezagunak.

Tarteka bertsolariek bertsoak ekarri ahala errimak asmatzen saiatu naz. Tarteka neuk botako nituazanak imajinau. Tarteka bertsoak itzultzen saiatu naz, hortxe ibili diran itzultzaileen papelean.

Eta, nostalgia puntu bat be etorri jat kazetarien mahaia enfokau dabenean. Gaur ez dot bertso-saioa oso-osorik transkribidu, ez dot saioaren ganeko kronikarik idatziko, kanpotik egitea ez da gauza bera eta. Aurten gogoeta hau baino ez, finala akabau barri dan unean bertan idatzitako lerrook.

Eta...

Aupa Amets!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu