Kopla barriak (?), euskeraren egunerako jarriak
2013-12-02 19:22 Euskerea berbagaiAspadion oso-oso lantzean baino ez dot bertsotan egin edo bertsorik idatzi; eta enkarguz izan da gehienetan: ezkontzak, urtebetzeak, jaiak… Halango enkargu bategaz etorri jatan arteragoko baten lagun trikitilaria. Herriko jaialdian jo behar dauela euskeraren egunean, eta momenturako kopla batzuk egingo ete neutsozan. Egia esan, ez dago mezu barririk: urtero-urtero esaten doguz gauza berak, eta neuk ez dot ezer asmatuko daborduko. Halan da ze, poupourri bat egin dot harentzat (eta zeuontzat), Kike Amonarrizen Tribuaren berbak programan entzundako batzuk hemendik, nire euskera-ikasleai esaten deutsiedazan beste kontu batzuk handik, kopla zahar baten interpretazinoa harago…
Aikor, ba, koplok:
JOTA
Mundura eta plazara, jalgi dadila euskara baina batez ere atera egunerokoetara.
Badugu eta bagara, vasco, euskera, euskara. Berba eta izenen gainetik euskara gure hizkuntza da.
Balu, baleuka, balego... zahartu dira onezkero, askoz hobe orainaldian euskaraz eginez gero!
PORRUAK
Zertarako ikasi nahi dozu euskera? Zergaitik ez ikasi? da nire galdera.
Ergatibo, aditzoin eta izenondo… Maitasunez eginda ikasten da ondo.
Txiki ikusten dogu handien ondoan, Baina erraldoia da ikasitakoan!
EGUN DA SANTIMAMIÑA
Errekaldean lizarra, hari begira izarra; euskara salbo ikusi arte, ez dut mozuko bizarra.
Luzatu eta luzatu akabuan troinuz batu, osasun ona badauka baina ondino ez dogu salbatu.
Aurrekoa gura ez ta egin gura dogu festa; lehenengo berba euskeraz egin ta akabo geure kezka.
Euskera ez dago bizirik, bizirik ta salbu baizik; idazle, maistra, hizkuntzalari ta barberu danak pozik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!