Animaliak euskal sinbologian (VI): zalditeria eta beste

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-11-25 01:58

Piztiak zuhurrak, jakintsuak, dira, eta etxerako bidea topetako gaitasuna daukiela dinoe. Asko eta asko ei dira astoari edo zaldiari esker gabaz etxeko bidea topau ahal izan dabela kontetan daben edade bateko andra-gizonak.

Zaldiaren inguruan errekan muturra sartuta zelango sakonera dagoan barruntau leikiela esaten da.

Eta hain dira zuhurrak piztiok ze, eguraldi kanbioei buruzko barriak bere emoten ditue. Holan entzun neutson behin gure inguruko gizon bateri:

“Egun baten astoa kateaz lotuta geunkan, eta buelta eta buelta ez zan hasi ba! Aitak esan eban hedoi itzela etorrela eta halantxe izan zan. Kaskaragarra jausi zan. Ganaduari belarrietan min emoten deutse tenporalak. Pizti gehienak, busti ezik, gogorrak dira.”

Eta holan, beste bateri:

“Ganaduak tenporala iragarten dau. Denbora ona dagoanean ardiak Jatan gora igoten dira eta han egiten dabe lo. Denbora txarra badator menditik bajatuten dira eta gora joan ez. Zaldiak eta behorrak bere bardin egiten dabe. Astoek be barruntetan dabe, eze haizeak nondik jo, erretirau egiten dira. Piztiak denborala iragarten dau.”

Zaldiagaz lotutako beste irudi bat be badago: baserriko gortan zaldien ferrak ipinteak  suerte ona ei dakar.

Beste alde batetik, zaldia edertasunaren irudia bere bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu