Animaliak euskal sinbologian (V): marigorringoak, ardiak, sugandilak eta ogigaztaiak
2013-11-15 12:16Marigorringoa hartuta aikor zer esaten jakon:
“Marigorri, gona gorri, bihar eguzki ala euri?â€.
Marigorria hegaldatu egiten bada, eguzkia dator; ostean, euria dakar.
Ardia edo arkakusoa eskuineko eskuan harrapau ezkero, suerte ona dator. Ezkerreko eskuan euki ezkero, barri txarrak dakarz.
Halantxe dino Katuen testamentua diskoan jasotako Ardiaren kantak.
Sugandila poltsikoan sartuteak jokoan irabazten laguntzen ei dau.
Ogigaztaia, ostera, ez da animalia bapere estimatua. Ogigaztaiaren beste izen batzuk honexek dira: erbinudea, mustela, anderederra, satandrea (erderaz: comadreja edo paniquesa). Ogigaztaia tradizinozko euskal iruditeriaren arauera, piztia mendekaria da; inguruan ikusi ezkero, ez ikaratzeko saiakera egin behar da. Izan bere, ikaratuten edo hilten ahalegindu ezkero, bueltau egiten da baserrira, eta estraguak eragin: ganaduari erroetan koska egin, ganadu-piezarik onenak akabau... Halan da ze, ogigaztaia korta inguruan agertuten zanean, kontuz ibili eta neurriak hartu behar izaten ziran: zapata zaharrak eta berakatzak erre, kasurako, korta aurrean. Ganaduari arranak ipintea bere ogigaztaiaren kontrako neurria da: arranen zaratak urrundu egiten ei ditu.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!