Animaliak euskal sinbologian (III)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-11-04 21:46

Animaliak gure bizimoduan bizi-bizi dagozala ohartzeko beste adibide bat jolasetan, bizitzaren irudikapenetan, daukien garrantzia da. Izan bere, animaliak bizi-bizi dagoz umeen mundu sinbolikoan.

Gure inguruan ugari dira han-hor-hemen batutako jolas tradizionalak, eta animalien irudikapenakaz lotuta dagoz, berbarako, hemen aitatzen doguzan honeek:

“Txorro-morro-piko-taio-ke” olgeteari “astoketan” be esaten jako.

Abere karreratan olgetako, nagusiak edo jokoaren gidariak animalien izenak esaten ditu, eta garaitikoek animalia hori imitetan dabe.

Itsu mandoka ibilteko painelu bategaz tapauta eukiten ditu umeetako batek begiak, eta garaitikoak harrapau behar ditu. Bat harrapatutakoan nor dan igarri behar dau.

Euli itsuka olegetea: ume danak dagoz begiak tapauta, bat izan ezik. Azken horrek txistua joten dau besteen artean. Euliek txistua joten dauan umea harrapau behar dabe.

Zezenketan umeetako bat zezena da, eta besteek osatutako biribiletik eskapetea lortu behar dau, aurrez zehaztutako babeslekura.

Oilar borroka izeneko olegetan, barriz, umeak oin baten ganean ipinten dira, eta aurrez markatutako biribil baten barruan egon behar dabe, urten barik. Izan bere, “oilarrak bere lekuan agintzen dau”, “oilarrak bere lurrean indar” eginten dau, eta oiloak bere terrnoan mantendu behar ditu.

Umeek animalien ezaugarriak hartzen ditue aurreko olgetatan, baia alderantzizkoa be jostagarria da. Aikor ederra ez bada Oskorri taldeak Katuen testamentua diskoan jasotako herri kanta hau: Zenbat diran, hamar diran. Animaliek pertsonen gaiatsunak hartzen ditue kasu horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu