Animaliak euskal sinbologian (II)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-10-25 02:59   Musikea

“Txoriburu hori!”, “Txakurrak, kanpora!”, “Zer zara, ba, astoa!”, “Sagutxu hori, erdu nire altzora”... zenbat eta zenbat animalia fosilizau dira gure esakuneetan, kobatako harrietan geratu diran lez...

Hemen zerrendatxu bat:

Zozoarena egin: ganora handirik barik ibili.

Gautxoria izan: gauez edo parrandan ibiltekoa izan.

Habiatik jausi: inozoa izan.

Zapoa: azpikeriatan dabilenari esaten jako.

Kuku geratu: bide erdian gerati, hazi barik.

Kukuak makur jo: suerte txarra euki.

Kuku egin: amore emon.

Kanpo errulea: batetik bestera dabilena, etxe finkorik bakoa.

Marioilaskoa: marimutila.

Oilanda: neska gazte galanta.

Kukurrukuka ibili: harrokeriatan ibili.

Katua eroan: mozkortuta ibili.

Belearen elea: funtsik bako berbak.

Belearena egin: pagau barik alde egin.

Arranoa: gaiztoa eta lapurra.

Ez dago astoa lokatzetan!: elegante doanari esaten jako.

Asto hilari joka ibili: alperrik ibili.

Zakur-mutur: erantzun txarra emon deutsunari esaten jako.

Esamoldeok beste hizkuntza batzutan topau leikez, edo antzekoak. Izan bere, sinbolo batzuk komunak dira kultura eta hizkuntza batzutan. Sarri, esanahi bereko esakunean animalia bera topau ezik be, familiako bat, generikoa, edo zehatzagoa, be topetan da. Zenbat eta asagoko kulturak, orduan eta sinbolo ezbardinagoak (ez beti, baina!).

Animaliak aitatzen dituezan esakera zaharrak be asko eta asko dira. Hemen adibide batzuk:

Arrain handiak txikia jaten du

Asto bati buztana kendu eta besteari ipini

Astoa saldu eta mandoa erosi

Astoak, astakeriak

Bitxoak txarrerako listo

Zelango parea, karakola eta barea

Lekuan-lekuan txakurrak ortozik

Luki zaharra, beti goizetik

Zorri listoak bitan pikatzen dau

Txarri bakotxari heltzen jako beraren San Martin

Zapoak klin-klon, bihar eguraldi on

Zaldizkorik ez eta oinezkorik gura ez

Eta orain... nor bere askara! Hurrengoan gehiago!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu