Animaliak euskal sinbologian (I)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-10-22 02:33   Euskaldunak munduan

Aspaldi egindako lan bat ekarri gura neunke apurka-apurka blog honetara. Animaliakazko loturea, naturagazkoa legez, gero eta txikiagoa da gure artean, baia berezko “piztiarioa” dauka euskal unibertsoak; animalien inguruko hainbat eta hainbat sineste eta ohitura dagoz Euskal Herrian, eta horrexek aletu gura neukez.

Euskaldunak animaliakaz hartu-emon estuan bizi izan dira, eta, hain zuzen bere, animalien artean etxeko abereek garrantzia handia daukie. Azken horreen artean, kasurako, etxeko ganaduak sen handia daukiela autortzen dabe baserritarrek, eta etxeko pertsonak legez zaindu izan dirala. Pertsonen ganean berba egiten danean lez “gure” berbea erabilten da etxeko animalien inguruan berba egiteko: ez da egundo “nire behia” esaten, “gure behia” baino; eta pertsonakaz be bardin: seme-alaba bakarra izanda be, “gure aita” esaten da.

Oso barneratuta daukagu animaliai lotutako sinbologia, eta ohituretan, ahozko tradizinoko ipuinetan, esaeretan, hiztegian… ikerketa eginez gero asko eta asko dira zantzuak. Atalik atal, egunerokoan animaliek zer irudikatzen daben ekarri gura deutsuet.

Hiztegiagaz hasteko, aikor animalien izenak herri jakinetako jentearen izakerea edo herriaren ezaugarriak deskribiduteko: Lekunberri, zakur herri; Lezeta, sardin zaharra erreta; Lezama, zorri herria; Derio, tximintx herria; Ondarru eta Mutriku, idiak idia aurkitu; Oñatiarrak txantxikuak dira; Durango, zapo herria da; Arratiako zekorra, txikia baina gogorra; Nora? Mokordotan Durangora; larrabetzuarrak akerrak ei dira, eta ataundarrak otsoak, Hernialdekoak astoak, eta Lazkaokoak antzarrak; beasaindarrak bareak, altzagarrak txakurrak; aramarrak idiak, alegiarrak arranak; azpeitiarrak zapoak, zegamarrak beleak, orendaindarrak eltxoak, amezketarrak euliak, idiazabalkoak azeriak...

Izan bere, animalia talaia egokia izan leike pertsonearen ezaugarriak edo errol sozialak emoteko. Hurrengoan esamolde gehiago, eguneroko berbetan darabilguzanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu