Ordutegiak eta hizkuntza-plangintza

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-10-02 13:09 Aurten be, jakinminak bultzatuta, urteroko galdera-errondari ekin deutsat Pariseko euskara eta euskal kultura ikasleakaz: zer dala ta hautatu dozu euskara ganerako ikasgaien artean? Zerk ekarri zaitu euskal kultura eskoletara? Badago jakin dakien hizkuntzakaz ezer ikustekorik ez daukan hizkuntzea ezagutu gura dauanik, baita alderantzizkoa bere: espainola edo portugesa ikasi dabela eta gauza erreza izango dalakoan datorrenik (ai ama…); badago amama edo aitite Euskal Herrian daukienik, eta unibersidadeak aukerea emonda aukereari eutsi gura deutsonik, badago hizkuntza-zerrendeari begiratu eta kuriosidadea piztu jakonik, eta badago, ordutegia ondo jatorkola-eta eskola honetan jausi danik (ez bat, ez bi). Ordutegiarena aitatu deustienean, lehenengo kolpean, tristetu egin naz: eurengaitik: aikor zein diran norberaren ikasketak bideratzeko modua; neugaitik bere bai: zelan piztu behar deutset honeeri interesa? Zeozer asmauko dot… Neure eskoletarako edabe magikorik oraindino ez, baia euskerearen plangintzan dabizenentzat euslekutxu bat topau dot: ipini daiguzan euskara eskolak ordutegirik onenetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu