5 octobre 2013
2013-10-13 02:07Argi egiten daben SAMSUMG txapak (beilegiak, berdeak, larroxak…) paparrean jente-piloa, iluntzen dauan heinean gero eta nabarmenago.
…
Udaletxeko patioan pantaila erraldoia: urpekontzi baten gizon bi, alkarri gizon mezuak pasa eta eskotillak zabaldu eta itxi. Akabuan untze handi bat joten dau esku batek, itsas ondoko harkaitz baten josteko.
…
Ilaran apurka aurrera, gauak hoztu egin dau.
…
Zine-aretoko eszenatokian baso bat. Lainoa eta argia aldatu da arbola artean, musikeagaz jantzan. Akabuan manikiak argiztatu ditue: gazte-koadrila bat basoan, antza danez bi tipo dagoz hilda kanping dendaren ondoan.
…
Altuan altutik, teilatu ganeetatik harago, argi gorriz señorita, gora eta behera dabizan argi dantzariak torrerik altuean…
…
Hiru ohial zuri alkarren ondoan.
…
Metroan airerik ez.
…
La nuit blanche, Paris.
…
Gau zuria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!