Hizkuntza handietako hiztunen jarrerak: hiru adibide

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-09-11 13:38
Orain urte batzuk opor egun batzuk egin nituan Dublinen. Ondo akorduan daukat gosari-ordu baten ikusitakoa: haixe zan bolumena! Espainol-hiztun elebakarrak gero eta ozenago esaten eutson zerbitzariari zer gura eban, espainolez. Ingeles elebakarrak (bere etxean) tutik ulertu ez; altuago eginda be, espainolik ez dakienak ezin ulertu… Aurten, ostera, Frantziako herri galdu baten, andratxu batek borondate onez egin euskuzan eleizako gida-beharrak. Eleiza aurrera ailegetan zan edonori esaten eutson gida-beharrak egiteko egoala han, muxutruk. Onartu genduan guk konbita. Aleman eta irlandar batzueri be joan jaken, baina honeek frantsesez ez dogu egiten baino ez eben esan, ondo ikasita ekarren esaldia. Andratxuak, ostera: ez dozue egin behar, neuk egingo dot berba, zeuek entzun baino ez dozue egin behar. Oso astiro egingo dot berba eta dana ulertuko dozue. Ez ziran egun bi pasau: Arroxelako portuan kinlaileri artean paseoan gengozala, andra batek gizonari esan eutsan (fransesez): zetan ipinten dau pegatina horretan Algeria? Ez da Algerie, ala?.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu