Oporrak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-08-12 15:13   Musikea

-        - Zer zagoz, oporretan?

-        - Bai, tira, udan ez dot eskolarik emoten.

-        - Bai ondo irakasleen egutegia eukinda. Halan, bai bizi!

-        - Tirozu, lan extrak egiten nabil…

Hurrengoan ez dot oporretan nagonik esango! Zer uste ete dabe, ezebe egin barik nagoala? Aikor, oporretan nagoala esatea kostau-edo egin izan jat orain artean. Eze, eskolarik ez, baina ez nabil erabateko oporretan, beharragaz lotutako ezebe egiten ez dan opor klase horreetan… Egia da, bai, beste erritmo baten nabilena, beste ordutegi baten, baina beti zeozetan: datorren urterako eskolak prestau, planning-a egin, itzulpen bat honako, zuzenketa bat harako, ikerketarako irakurketa bat hemendik, emon beharreko berbaldirako materiala prestatu beharra handik… Gero eta seguruago nago egia santua baino ez dala norberaren etxetik urten ezean ez dagola benetan deskonekteterik. Distantziak lagundu egiten dauela benetako oporrak eukiten. Ba, orain bai, aste akabuan benetako oporretan noa, maletea prestau, kanping-dendea atera, autoa errebisau, ordenadorea amatau, aisialdirako irakurketaren bat sartu motxilan eta… Bretainiara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu